Udalak antolatutako dibulgazio-programaren barruan hitzaldiak, ibilaldi gidatuak, haurrentzako tailerrak eta bisitak egingo dira Bilbao Izan-en barruan, eta Zabalguneko hainbat gunetan informazio-totemak jarriko dira.
Ekimenen horren bidez, AchĂșcarro, Alzola eta Hoffmeyerrek diseinatutako hirigintza-proiektuaren garrantzia azpimarratu nahi da. Izan ere, proiektu horrek duela 150 urte ezarri zituen Bilboren hazkundearen eta eraldaketaren oinarriak, gaur ezagutzen dugun hiri bihurtu arte.

